Bi hamarkada hauetako pasioak, ahaleginak eta talde-lanak eraman ditu une honetara. Leintz Eskola Kirolak irudi aldaketa handiarekin ospatuko du 20 urteko ibilbidea. Aldaketa berri honetan logotipo berritu bat, erabat eguneratutako webgune bat eta sare sozialetan txertatutako bat aurkeztu dituzte, Instagram eta WhatsApp bidezko komunikazio-kanal bat barne.
20 urte hauetan zehar, Leintz Eskola Kirolak lan nekaezina egin du gazteak jarduera fisikoaren eta kirolaren garrantzian hezteko. Irudi-aldaketa horrek erakundearen bilakaera islatzen du, eta ahalegina, lankidetza eta kirol-espiritua bezalako balioak sustatzeko konpromisoari eusten dio. “Segi dezagun beste 20 urtez gure gazteak jarduera fisikoa eta kirolean hezten! Eskerrik asko ibilbide polit honetan gure alboan egoteagatik. Beste 20 urteren bila!”.





