“Leintz eskola kirolak 1000 ikasleko langa pasatu du eta 1151 ikasle ari dira gure ekintzetan parte hartzen!”

0
370

Joan den ostegunean, azaroaren 25ean, BITCI BASKONIA vs REAL MADRID saskibaloi partidua ikustera joan ginen. 460 pertsona joan ginen 8 autobusetan banatuta, beraz, ekintzak arrakasta handia izan zuela esan dezakegu. Nahiz eta Baskoniak partido kaskarra egin, saskibaloiaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen eta arratsalde atsegina pasatu genuen. Hemen daukazue argazki batzuk.

LEK-eko asteburuetako ekintzei dagokienez, hainb topaketa ospatu genituen zapatuan. Alde batetik, LH 1. mailako JOLASHEZI topaketa ospatu genuen musakolan. 16 ikasle bertaratu ziren eta jolas ezberdinak eginez, goiz atsegina pasatu zuten. LH 3-4. mailako pilota topaketa bertan behera gelditu zen eguraldi iragarpenagatik, arabako foru aldundiak bertan behera utzi zituen arabako ekintza guztiak eta gure topaketa Aramaion egitea aurreikusita zegoenez, bertan behera uztea besterik ez zitzaigun gelditu,  beste momenturen batean pilotako topaketa egitea baloratzen gabiltza. LH 5-6. mailako ikasleak berriz, bai izan zuten pilotako topaketan parte hartzeko aukera. Eskoriatzan egin zuten topaketa eta 24 ikaslek hartu zuten parte. 12 bikote egin zenituen eta bikote bakoitzk 10 partidu inguru jokatu zituen. Bertaratutakoak, asko gozatu zuten esku pilotaz. LEKE-ko taldeak ere “musikaren erritmora” topaketa ospatu zuten eta oso ondo pasatu zuten hauek ere. Gure eskubaloiko infantil neskak  Aloña izan zuten aurkari . Hemen dituzue argazkiak ikusgai.

Aurrekoan komentatu genuen bezala, aste betez egon da DBH 1-2. mailako ikasleentzako hockey patinak ekintzarako izen ematea zabalik. Izen emate batzuk izan ditugu eta gaur hasiko dira saioak Iturripeko frontoian 17:00-18:00 bitartean.

Aipatu beharra dago ere, gaur zabaldu dugula ikasturte honetako 2 sustapen jardueretan parte hartzeko izen emate epea.  Alde batetik, Abenduaren 18an, zapatua, Gasteizeko BAKH izotz pistara patinatzera joateko ekintza hain zuzen. Izen ematea abenduaren 8rarte egongo da zabalik eta LH 3tik DBH 2-rainoko ikasleei dago zuzenduta.  Bestetik, abenduaren 11an, LH 3eta 4. mailako ikasleentzat erraketa kirolak ekintzaren izen ematea ere zabaldu dugu. Abenduaren 8rarte egongo da izen ematea zabalik, beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu!

 Atzo hasi ginen, Real Sociedad fundazioarekin batera, zuen seme-alaben hezitzaileei formakuntza  ematen. Bi taldetan banatu ziren, batzuk almenen eta beste batzuk gaztelupe gunean.  2 orduko 3 saio teoriko-praktiko egingo dituzte, astelehenean izan zen lehena eta abenduaren 13 eta 20an izango dituzte hurrengo saioak. Behean dituzue argazki lehenengo saioko argazki batzuk ikusgai.

Bukatzeko, asteburu honetan zubia denez, ez ditugu asteburuetako ekintzarik izango eta abenduaren 9an jarraituko dugu LEK-eko saioekin. Abenduaren 11an LH 3-4. mailakoek erraketa kirolak izango dituzte eta LH 5-6. mailakoak boleibolean trebatuko dira.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen