Leintz Eskola Kirola martxan gaurtik aurrera!

0
180

Testua: LEK.

Urte berriarekin, berri pozgarri bat jaso genuen urtarrilaren 11an, astelehenean. Izan ere, LABI-k eskola kirola baimentzea erabaki zuen, beraz, bi hilabete luze hauen ondoren, bueltan daude Leintz Eskola Kiroleko saioak!

Urrian hasi ginenean erabiltzen genituen protokoloak betez (eskuen garbiketa, materialaren desinfekzioa…) eta une honetan ezartzen diren neurriak ziurtatuz, jakinarazten dizuegu, gaurtik aurrera, eta 100.00 biztanleko inzidentzia tasa 500 biztanle baino gutxiago duten herrietan, eskola kiroleko saioak hasiko direla, bakoitza bere egun eta ordutegiarekin. Inzidentzia tasa 100.00 biztanleko 500 baino gehiagokoa den herrietan (gure kasuan Eskoriatzan), momentuz eskola kirola etenda dago, beraz, egoera aldatzen denean baimenduko da eskola kirola.

Badirudi eskola kirolaren alde egin ditugun aldarrikapenek bere fruituak eman dituztela. Hemen duzue ikusgai dekretu berria, zehaztasun gehiagorekin.

Eskerrik asko zuen eta zuen seme alaben pazientziagatik eta poz handia izango da eskola kiroleko saioetan berriz ere guztiekin gozatu ahal izatea.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen