Leintz Arizmendik eta Hernanik launa berdindu dute Mojategin

0
280

Leintz Arizmendik eta Hernanik launa berdindu dute gaur goizean Mojategin jokatu duten partiduan. Oso partidu eroa izan da, denetarik izan duena. Lehengo bi golak Hernanik egin ditu, eta partidua hasieran 2-0eko emaitza jarriz markagailua. Baina Leintz Arizmendiren golak berehala heldu dira. Lehenengoa penalti baten ondorioz, Miriam Agirrek ate barrura bidali du. Handik gutxira iritsi da Lore Etxaberen eskutik berdinketaren gola (2-2).

Bigarren zatia berdina izan da. Markagailua talde baten zein bestearen alde mugitu da etengabe. Hernani berriro aurreratu da markagailuan 2-3koa jarriz. Arizmendik berehala eman dio buelta egoerari eta bi gol sartu ditu. Lehena 65. minutuan, Lore Etxaberen bigarren gola izan dena, eta bigarrena, Miriam Agirrek eskutik berriro 70. minutuan (4-3). Garaipena oso gertu izan duten arren, Hernanik berdinketaren gola egiteko denbora izan du oraindik, falta baten ondorioz (4-4).

Andoni Ezkurra Leintz Arizmendiko entrenatzaileak ontzat eman du berdinketa. “Hernanik partidu bakarra galdu du orain arte, Realarekin, eta partiduan zehar sufritu dugun guztiaren ondoren, ontzat ematen dugu lortu dugun puntua.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen