Leintz Arizmendik 6-0 irabazi du, Lorek 5 gol sartuta

0
1040

Andoni Ezkurra entrenatzaileak baloratu du “partiduko lehen 15-20 minutuetan oso ondo presionatu dugula”, eta horri esker markagailuan 3-0 aurreratu dira. “Hori izan da gakoa”.

Bigarren zatian etxeko taldeak aldea handitu du eta bere atea hutsean mantentzea lortu du. Lorek 5 gol sartu ditu eta Leirek 1.

Leintz Arizmendi sailkapeneko 5. postuan da behin-behinean, eta datorren jardunaldian Deban jokatuko du. Hamaikak-Bat taldea sailkapeneko erdi-beheko aldean dago. Aupa Leintz Arizmendi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen