Leintz Arizmendik, Beti Gazteri 5-0 irabazita, Mojategin garaitezin darrai

0
444

Andoni Ezkurra entrenatzaileak zuzendutako taldea 2 eta 0 aurreratu da lehen zatian, June Ugarte eta Lorek sartutako golei esker.

Talde zuri-moreak azken 3 partiduak Mojategitik kanpo jokatu ditu, eta ezin izan du garaipenik lortu.

Gaur arratsaldean Mojategira itzuli da, eta erakutsi du Mojategin garaitezin jarraitzen duela, Beti Gazte taldeari irabazita. Partiduari ekiteko, Andoni Ezkurra entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du:

  • Antxia atean
  • Nafa defentsan, eskuman
  • Miri defentsaren erdialdean
  • Marta Ugarte defentsaren erdialdean
  • Olatz defentsan, ezkerrean
  • Ainhoa euskarrian
  • June Ugarte, erdialdean aurreratuago
  • Lide, erdialdean aurreratuago
  • Lore, erdialdean ezkerrean
  • Pasku, erdialdean eskuman
  • Malen Uribesalgo, aurrean

Lehen zatian June Ugartek 1 eta 0ekoa egin du, eta zuri-moreen bigarren gola Lorek sartu du. Lesakarrek bigarren zatian ahalegintzen jarraitzen dute, baina talde zuri-moreak 3 gol gehiago sartu ditu.

Horren ondorioz, taldea sailkapeneko 8. postuan da, eta datorren jardunaldian Bergaran derbia jokatuko du. Aupa Leintz Arizmendi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen