Udal-gobernuak berretsi du “derrigorrezkoa dela lehenbizi jakitea ea planimetria hori eguneratuta dagoen edo ez”. Halaber, “egingo dugun eskariaren arabera jakingo dugu ea zer egin dezakegun Udal bezala”.
Udal-gobernuak gaur ere azaldu du “derrigorrezkoa dela lehenbizi jakitea ere planimetria hori eguneratuta dagoen edo ez”.
Izan ere, “udaletxean ditugun planoak, 2013. urtekoak, Lezetxiki-Leibarko bidexka guztiak ez doaz tunelera arte. Alabaina, irudietan bai ikusten da tunelera arte doazela, beraz zerbait ez dago ondo”.
Udala oraingoz ez da Leibar kobara joan, “eta oker ez bagaude, aztarnategian egon dena Aldundiko espeleologo talde bat izan da”.
Leibar koba Babes Bereziko Kultur Ondare izendatuta dagoenez, Mondraberrik Udal-gobernuari galdetu dio ea kalte-ordainik eskatuko duen.
“Pausoz pauso goaz, guk lehenengo eskaria egingo dugu. Oraingoz ez dugu kalte-ordainik eskatuko baina eskariaren erantzunaren arabera aztertuko dugu ea zer egin dezakegun”.
Aurreko asteko bileraren ostean, “bi aste barru, jasoko dugun informazio guztiarekin, berriz elkartuko gara zenbait aditurekin: Besaide Mendizale Elkartea, Alvaro Arrizabalaga, AZE,… Eurei kontsulatutako diegu eta aztertuko dugu zer egin dezakegun Udal bezala”.
Informazioaren gaurkotzea: Lezetxikiko Lagunek Mondraberriri jakinarazi diote ez dutela eta ez dutela izan asteazkeneko Plenora joateko asmorik. Goiko testua zuzenduta dago.