1. sektorearen alde, herritarrek saski berezia osa dezakete Ereindajanekin

0
813

Argazkia eta beheko testua: Ereindajan Arrasate.

EREINDAJAN
HERRI SASKIA
EGIN EKARPENA BAILARAKO LEHEN SEKTOREARI!

Ereindajan Arrasate herritik eta herriarentzako aritu da lanean, Debagoieneko lehenengo sektorea sustatzeko, biziberritzeko eta indartzeko helburuarekin.

Gure bailarako produktuak ortutik etxeko plateretaraino iritsi daitezen lanean jarraitu nahi dugu beste hainbeste urtez. Gu ere bagarelako herriko eragile eta zuoi, herritarroi, elikadura osasuntsua eta burujabea eskaintzea da gure lehentasuna.
Eta hau ospatzeko, zozketatuko den Ereindajan herri saskia osatuko dugu! Baina, nola osatuko da saskia?

  • Ereindajaneko ekoizleen ekarpen boluntarioarekin.
  • Ereindajan proiektuarekin bat egiten duen pertsona, erakunde zein talde orok gehituko dituen ekarpenekin (adb: musika diskak, bazkari bonoa, kamixeta, herriko komertzioetako produktuak…)

Saskia, errifa erosten duen pertsona guztien artean zozketatuko da eta zozketa 2025eko urtarrilaren 13an burutuko da.
EKARPENAK EGITEKO JARRI GUREKIN HARREMANETAN:

  • arrasate@ereindajan.eus
  • 943 08 04 65
  • Araba Hiribidea 3, Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasateko Ereindajan Instagramen
Arrasateko Ereindajanen webgunea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen