Lehen eguzki-plakak iritsiak dira Ekiola egiteko obretara

0
1048

Eguzki-parkea “urritik aurrera martxan” izatea aurreikusten da. 10.000 metro koadroko zabalera eta 2.300 panel fotovoltaiko izango ditu, Garaia Berrikuntza Gunean. Parkearen aurrekontua 1.700.000 euro ingurukoa da eta sorrera horretan bi ekarpen esanguratsu daude:

Batetik, Fagor Taldeak egindakoa, 335.400 euro; bestetik, Europatik jasotako Next Generation funtsak, 644.000 euro. Horrenbestez, ia milioi bat euro ditu dagoeneko Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak. Bazkide izateko aukera zabalik da: ekiola.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen