Segurtasun neurriak hartuta, lau neska-mutilek abesti ezagunak eta ez hain ezagunak plazaratu dituzte, publikoaren gozamenerako.
Ibai-Artek, Arrasateko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, aurtengo jaialdiko azken emanaldia izan zen atzo arratsaldean Herriko plazan.

Arrasate Blues + ekimenaren harira, Garazi Barrena, Leire Etxezarreta eta Asier Sala musikari arrasatearrek eta Huntzako Aitor Huizik parte hartu zuten.
Abesti ezagunak eta ez hain ezagunak plazaratu zituzten, abestuz eta gitarrei, pianoari eta biolinari eraginez. Ikus-entzuleek gustura jarraitu zuten kontzertua.
Ekitaldi honek amaiera eman zion 2021eko Arrasate Bluesi, Covid-aren aurkako neurriak hartuta, herritar ugari erakarri dituena, aldarte onean, behar bezalako antolakuntzarekin, kaleak bizituz eta kultura sustatuz.







