Etzi, ostirala, ekingo zaio jaialdiari eta Antolakuntzako langileak hara eta hona dabiltza Kondekuan eta Monterron aldean.

Antolakuntzan Arrasateko Mauka Musikagintza, Gasteizko Jimmy Jazz, Kataluniako HFMN Crew eta Arrasateko Udalak dihardute.

Tamaina honetako jaialdi bat antolatzea “urte osoko antolaketa” suposatzen duela baieztatu du Antolakuntzatik Igortz Iturbek. Areago “honezkero (2023ko jaialdia baino lehen) 2024koa antolatzen hasiak gara”.

Ildo horretan, “dagoeneko badugu datorren urterako taldeen zerrenda bat eginda, eta datorren urtean jaialdia egiteko baimena izanez gero, datorren urratsa taldeak kontratatzen hastea da”.

Mauka Musikagintzako langile honek baikortasunez baloratu du aurtengo edizioa “iazkoa baino hobea” izango dela. Hona hemen jaialdiaren egitaraua:
Ostiralean, uztailak 7:
- 18:00 ate irekiera
- 18:30 Agur
- 19:15 Special Crew
- 20:15 Rotten XIII
- 21:20 UK Subs
- 22:30 Perkele
- 23:50 Sick of it All
- 01:10 Bad Manners
Larunbatean, uztailak 8:
- 18:00 ate irekiera
- 18:30 Maid of Ace
- 19:15 Svetlanas
- 20:00 Hell Beer Boys
- 21:05 Subterranean Kids
- 22:10 Buzzcocks
- 23:20 Arkada Social
- 24:45 The Interrupters