Hainbat murrizketa iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak “asteburu honetan” aplikatzen hasteko. Adibidez ostalaritzako lokalak 01:30ean itxi beharko dira.
Osasun Saileko Nekane Murgak iragarri berri du “asteburu honetarako” ondorengo neurriak onartuko dituela Jaurlaritzak, eta litekeena da “asteburu honetan aplikatzen hastea”:
- Tabernen, jatetxeen eta elkarte gastronomikoen barruan kontsumitu ahalko da, baina 1:30ean itxi beharko dira, eta ordu erdi izango dute taberna husteko.
- Diskotekek ere ezingo dute irekita egon 01:30etik aurrera, eta %60koa izango da gehienezko aforoa. Dantza-pistarik gabe jarraituko dute (horren ordez mahaiak).
- Gainera, ezin izango dira ireki 06:00ak baino lehen.
- Gauerdiko 00:00etatik aurrera ezingo da establezimendu horien kanpoaldean kontsumitu, pertsonak ez badauka terrazako mahai bat hartuta.
- Ekitaldiek 100 pertsona baino gehiago biltzen dituztenean, lokalaren gehienezko aforoak ezin izango du gainditu %80ko portzentajea, eta bertaratuak gehienez 10 laguneko taldetan banatuko dira.
- Beilatokietan gehienez 60 pertsona egon ahalko dira, bizikide izan ala ez, eta gehienezko aforoa %60koa izango da leku itxietan.
- Baita ehorzketetan ere.
- Ezingo da jarduerarik egin gazteen lonjetan eta antzekoetan.
- Debekatuta egongo dira dantzaldiak eta antzekoak.
- Lan-munduan orokorrean langileak ez du musukoa jarri behar bere lantokian eserita egotean. Beharrezkoa izango da langileak espazio partekatzen duenean, bileretan, pasiloetan ibiltzean,… langileak elkarrengandik hurbil egotean.
- Bergaran azken egunetako neurri murriztaileak kenduko dira.