Langabeziak behera egin du urtarrilean Arrasaten

0
540

Urtarrilean, 12 langabe gutxiago izan dira Arrasaten. Urtarrilaren 31n 1.214 langabe zeuden gure herrian, 650 emakume eta 564 gizon. Langabezia-tasa %11,85ekoa izan da lehen hilabetean.

Arrasaten 2020an langabeziak gora egin arren, 1.254 langaberekin amaitu zen urtea, abenduan ere behera egin zuen langabeziak 28 langabe gutxiagorekin. Horrenbestez, bigarren hilabetez jarraian jaitsi da langabezia gurean.

Debagoienari dagokionez, langabeziak ere behera egin du: 2.673 langabe daude, aurreko hilabetean baino 33 gutxiago, beraz, langabezia-tasa %8,8koa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen