Langabeziak behera egin du abenduan Arrasaten baina gora 2020an. Abenduan, 28 langabe gutxiago izan dira Arrasaten. Urtea 1093 arrasatearrekin langabezian hasi zen, eta 1254rekin amaitu da, beraz urtearen zehar gora egin du.
Debagoienari dagokionez, urtea hasi zenean baino 272 langabe gehiago daude, 2.723 guztira. Beraz, langabezi-tasa %8,74koa da. Hala ere, abendua hasi zenean baino 23 pertsona gutxiago daude langabezian, hilabete honetan langabezia-tasa apur bat berreskuratu baita.