Lanbidek eta Debagoieneko Mankomunitateak hiru lan-eskaintza berri argitaratu dituzte Arrasaten

0
1014

Debagoieneko Mankomunitatea:

Arrasate eta Bergarako liburu dendan laguntzaile bana behar dira.

Astean 3 arratsalde (16:30-20:00)+ larunbat goiza txandakatuz (9:30-13:30). Dendako arduraduna ez dagoenean ere lan egingo du. Iraila eta Gabon inguruan lanaldi osoan (9:30-13:30 eta 16:30-20:00) eta larunbat goiza (9:30-13:30). Eginbeharrekoak: kaxako prozedurak, itzulketen kudeaketa, bezeroen arreta. Gutxi gorabeherako soldata lan-jardun erdian: 7500€ gordina/urtean. Ezinbesteko baldintzak: euskara goi maila, informatikako erabiltzaile ezagutzak. Baloratuko da: Bergara eta Arrasate inguruan bizitzea.

Lanbide:

Irakasle bat behar da Merkataritza eta Marketin arloko ikastaroak emateko.

Ezinbesteko baldintzak: Merkataritza eta marketina lanbide-arloarekin lotutako goi-mailako titulazioa. Merkataritza eta marketina lanbide-arloko Erosketa arloko 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak. Eman beharreko gaietan gutxienez urtebeteko esperientzia profesionala egiaztatzea. Irakaskuntzarako gaikuntza egiaztatzea, GGA, irakasleen masterra, enplegurako prestakuntza profesionalerako irakaskuntza-titulua eta azken 10 urteetan lanbide-heziketan 600 ordu eman izanaren ziurtagiria aurkeztuta.

Obra zibileko arduradunak, oro har errepideak zaintzeko eta ustiatzeko eragiketen burua


Obren jarraipena eta kontrola egitea maila teknikoan eta ekonomikoan, eta bertako langileak eta azpikontratatutako langileak gainbegiratzea. Goragokoari laguntzea hileko aurre-itxiera ekonomikoan, desbideratzeak aztertzeko eta erabakiak hartzeko kontuan hartu beharreko informazio garrantzitsua emanez. Errepideko beharrak identifikatzea eta txostenak egitea. Esleitutako zerbitzuan neguko bideak kudeatzea, etab.

Ezinbesteko baldintzak: bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzako prestakuntza, Obra Publikoetako Ingeniaritza Teknikoa edo Ingeniaritza Zibileko Gradua, Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko maila (60 ordu) eta Koexeko titulua, Goi-mailako ingelesa, Office eta Autocad goi-mailako maila. Laneko osasunari eta segurtasunari buruzko ezagutza. Gutxienez 3 urteko esperientzia errepideak kontserbatzeko eragiketaren kudeaketan. Obrako esperientzia balioetsi daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen