Argazkiak: Piter Encinas.
Gutun hau hasi nahi dut konbentzimendu batekin: nik uste dut gaur egungo bizimodua hobetu dezakegunok soilik geu garela, gizakiok, gehi erakundeak, gizarte-mugimenduak. Hala eta guztiz ere, gure aurrean aurkariak daude, “lobbyak” (ekonomikoak, ideologikoak…), aldi berean, hortxe daude politikoak, askotan legeak egiten dituzte aurpegia zuritzeko edo boteretsuen interesetara makurtzeko.

Arrasaten adibide ona daukagu, oso garbi ikus dezakegu nola goiko politikari eta alderdi politiko asko enpresa kutsatzaile batera makurtzen diren. Ederlan enpresa eta kooperatibak, (enpresa eta lobby ideologikoa) duela hamarkada batzuetatik POZOITZEN gaitu, eta dirudienez ez dago gu eta natura kutsatzeari uzteko modurik.

Lantegi honetan gertatzen dena hobeto azaltzeko hiru zutabetan banatuko ditut:
1/ Lantegi honek bere produktuak egiterakoan kea, hautsa, kedarra eta erretxinaren usaina sortzen ditu.
2/ Lantegi honek 19 emisio puntu ditu, eta bat ere ez dago egokituta, ez dutelako ipini iragazkirik, eta ematen du nagusiak ez daudela prest hori egiteko. Aldi berean, esan beharra daukat (nire iritziz horrela delako), bazkideak arazoen parte direla eta ez konponbidearena.
3/ Zutabe honetan administrazio publikoak aipatu behar ditut. Oso nabarmena da lantegi honek biztanleria pozoitzen duela, beraz, zergatik Ingurumen eta Industria Sailek uzten dute hori gertatzen? Eusko Jaurlaritzak zergatik ez du neurririk jartzen, enpresek isurketa kutsagarririk ez sortzeko?

Zer da garrantzitsuena, onura ekonomikoa, lanpostuak ala pertsonen osasuna? Lehena izaten bada, lan ederra egiten duzue, Ederlan!
Piter Encinas Arrasateko Ekologistak Martxango kidea
P D Argazki batean ikusten dena kedarra da Uribeko balkoi batean jasotakoa





duela hamarkada batzuetatik POZOITZEN gaitu? jajajajajajaja
Politikariak beste politikari batzuena hitzegiten …
Ederlanek dakarkigun arazoak izugarriak dira, arrazoia du Piterrek. Larogeiko hamarkadan hainbat kale agerraldi egin genituen Ekologistak Martxaneko partaideak giñen eta garenok.
Egia da kutsadura atmosferikoarena Jaurlaritzaren atribuzioa dala eta ez dira kapaz “koooeratibsmoari “aurre egiteko.
“Kooperatibismo” internazionalizatuak hitz politak zabaldu eta beste enpresen moduko jokaerak aurrera eramaten ditu gai honetan eta beste askotan.
Arraroa iruditzen zait gai honetan Udalak ezer ez esatea eta perfillez jartzea, onarteziña da.
Arrasateko “kooperatibismoak” bide librea du Jaurlaritzaren eta Udalaren aldetik. Zergatik ?
Azken urteetan, furgoneta eta hainbat neurgailu jarri dira Arizmendi ikastolaren inguruan. Onarteziña dana da, gaur egun emaitzak ez plazaratzea. Zergatik? Nora dago Udala begira?
Ni ere bertako auzotarra naiz eta 30 urte daramatzat hemen bizitzen. Inoiz ez duz horrelako kutsadura ikusi, azken boladan moduan. Onartezina da eta gure osasuna jartzen du jokoan. Zeozer egin beharko dugu, ezta?
Nik kexa eusko jaurlaritzako ingurune saillera bidali dut eta erantzuna jaso ere..
Hori bai transparentzia nun dago..?
Neurgailluak ikusi bai baña emaitzak zer..!!
Ate joka ibili beharko dugu hau bukatu arte.
Lotsagarria Ederlanen isuria 2026 an ere..
Ez daukate hobetzeko asmorik.?
Zelan argataratuko ditu udalak manipulatutako neurketak? Lotsatuta egongo dira gure politikariak edo akaso beldurtuta? Ze ondorio edukiko dituzten datozen bozkaketetan? Eskerrik asko Peter! Segi burrukan!
Tamalgarria da keen eta kedarraren gaineko kontrol falta, kedarra gainezka dago teilatuetan, kaleetan eta plazetan, balkoietan, leihoetan eta abar. Kiratsa benetan lotsagarria da, musukoa eramatera behartzen gaituena gure arnasbideak kaltetu ez ditzan.
Utzikeria instituzional bat.
Uribe auzotik hurbilen dagoen fundizioak isurtzen duen usai sarkorraren aurka musukoa erabili behar izan dut arnasbideak ez kaltetzeko. Ezin ditugu leihoak ireki etxean ahutsa eta usaina sartzearen beldur. Hainbeste kostatzen da filtroak jartzeak besteak ez kaltetzeko?. Kiroldegi berria Iturripen jartzen bada, baldintza atmosferiko hauekin jarriko da? Arrasatek bere ingurumena zaindu behar du. Kooperatibismoaren defendatzaile bat naiz baina ingurumenaren kontrolerako neurriek guztiontzako berdinak izan behar dute, kooperatibak izanda euren bazkideak eta ingurua zaintzeko interes handiena dutenak, ondorioz espero dut egungo egoerak hobetzea. Eskerrik asko.
* Errentagarritasuna gehiago inporta zaie biztanleriaren osasuna baino.
* Gogoratu, iragazkiak jartzen ez dituztenak enpresaburuak direla.
* Auzotarrei gomendatzen diet: elkartzea eta borrokatzea.