Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Beste Bat! taldeak 13 urte daramatza futbola eta aldarrikapenak uztartzen jai giroan. Hala egingo dute zapatu honetan ere, Beste Bat! 2023 Egunean.
Hala, goizeko 11:00etan lagunarteko partidua jokatuko dute Zaldibar frontoian. Beste Bat!eko lagunek eta gazte talde batek jokatuko dute elkarrekin.
Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Doke tabernan eguerdiko 12:00etan, gero lagunartean ere poteoari ekiteko. 15:00etan Montxon elkartean bazkaria ospatuko dute.
Arratsaldeko 18:00etan Equs tabernan hemengo punk-rock talde batekin, Beste Hiru taldearekin, jaialdia ospatuko da.