LagunArok Arrasateko egoitzaren erreforma integralari ekingo dio

0
769

Obra LKS Kreanek egingo du, datorren astelehenean hasiko da eta urte eta erdi inguruko iraupena izango duela aurreikusten da.

LagunAroko eraikina, hirurogeita hamarreko hamarkadan eraikitako eraikina da, Álvaro Líbano arkitektoak diseinatua, eta LagunAro (gizarte-aurreikuspeneko sistema) eta Osartenen (prebentzio-zerbitzu mankomunatua) jarduerak hartzen ditu bertan.

“LagunArokoa Arrasateko eraikin enblematikoa dela esatera ausartzen gara. Edo, gutxienez, gure mutualista eta pentsiodunek asko bisitatzen dutenetako bat. Azken finean, nor ez da joan noizbait LagunArora azterketa mediko bat egitera?” aipatzen dute LagunArotik.

Erreforma integral horrek jardun bikoitza izango du. Kanpoaldekoa, fatxadan eta estalduretan, eraikin jasangarriagoa, eraginkorragoa eta irisgarriagoa lortzeko; barrualdekoa, berriz, espazioak hobeto aprobetxatzera bideratuko da, lankidetza-dinamika berriak txertatuz eta espazio atsegin eta beroa sortuz, bai bertan lan egiten duten pertsonentzat, bai bisitarientzat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen