LABIk erabaki du 00:00etatik 06:00ak arteko kaleko topaketak mugatzea

7
2232

LABI instituzionalak erabaki du ez baimentzea aire zabalean elkarrekin bizi ez diren pertsonen arteko topaketak 00:00etatik 06:00etara. Euskadin izan den kutsaduraren hazkundea geldiarazteko. Horrela, parkeetan, plazetan eta beste espazio publiko batzuetan goizaldean izaten diren jende-pilaketak eragotzi nahi ditu, pandemiaren hedapena geldiarazteko. LABIko batzorde teknikoa gaur goizean bildu da egoera epidemiologikoa aztertzeko, eta “prebentzio neurri puntualen bat” gehitzea proposatu du. Neurri berria uztailaren 16an sartuko da indarrean, 00:00etan, hau da, aste honetako ostegun eta ostiralaren arteko gauerdian.

7 IRUZKIN

  1. Arauak jarri bai, baina nola betearazi? Horretan pentsatu dute? Horretarako zenbat polizi behar denaren kalkulua egin dute?
    Zoratuko gaituzte!!!!! Zenbat lelokeri!!!!

  2. Orain arte ez dira botiloi handiak sakabanatzeko gai izan. Eta orain hau? Hau da, arau-hausteak egin ez ditugun herritarrok ezin gara 3 lagunekin udan gure opoarraldietan? Bi hilabetetan hiritar askok praktika hauek salatu ditugu (botiloiak) eta ez dute kasurik egin. Orain, legea garaiz ez betetzeagatik (gogora ekarri nahi dut botiloia legez debekatuta dagoela) eta euren lana ez egiteagatik, hiritargo osoak ordaindu behar dugu pandemia deskontrolatuta dagoenean. Gutako batzuk maiatzetik salatzen ari gara eta udaltzaingoak ez du aktuatu, arazo hau hasieratik tratatu izan balitz, ez zen hainbeste botiloi izango, ezta hainbeste kutsatze ere. Beti bezala, herritar xumeak gara agintarien akatsak ordaintzen ditugunok. Eskubideen beste urraketa bat, zenbat izan dira orain arte? … Eta hemen inork ez du dimisioa ematen, ezta ardurak argitu ere. Nahikoa da pandemia aprobetxatzeaz. Nahikoa da.

  3. Alkatia aste osoa argazki atseginetan bakarrik agertzen, beti bezala, Munarreki boteiloia ez da bere herrian gertatu. Ez dut bertatik pasatzen ikusi.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen