LABek Maiatzaren Lehena Garazi eta Amaiurren musikaz ospatuko dute

0
689

Sindikatuak manifestazioa, ekitaldi politikoa, herri-bazkaria eta kontzertua antolatu ditu. Debaldeako ekitaldi hauek Eibarren ospatuko dira, eta Garazi-Amaiur ahizpa arrasatearrek jarriko dute musika.

Kartelak: LAB / Argazkia: MB artxiboa.

Langile Abertzaleen Batzordeek ‘Egiteko beste mundu bat’ goiburua aukeratu dute aurtengo Maiatzaren Lehenengora begira.

Debaldeari dagokionez, eta beraz Arrasateri ere dagokionez, manifestazioa 12:00etan hasiko da Eibarko Untzaga plazan, eta ondoren ekitaldi politikoa izango da.

Eguerdiko 14:30ean eta enparantza berean, herri-bazkaria ospatuko da eta ondoren bi arrasatearrek kontzertua emango dute. Izan ere, Garazi eta Amaiur Barrena Urrutikoetxea musikariak zuzenean arituko dira bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen