‘La promesa’ dokumentalak eutanasiari buruzko mahai-ingurua irekiko du Kulturaten

0
176

FEC-Euskadik antolatuta, eta Debagoineko Ezker Kultur Gunearen eta SOS AMATXU elkartearen laguntzarekin, apirilaren 12an ‘La promesa’ dokumentala eskainiko da arratsaldeko 18:30ean Kulturaten. Sari ugari jaso dituen dokumental honek Maribel Tellaetxe eta bere familiaren istorioa kontatzen du, heriotza duina izateko eskubidearen alde.

Martxoaren 18an onartu zen Diputatuen Kongresuan eutanasia legeztatzen zuen legea, baina berandu zen Maribel Tellaetxerentzat, urtebete lehenago hil baitzen. Dokumentalaren ostean, heriotza duina izateko eskubideaz mahai-ingurua egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen