Irantzu Varelak ‘Lo que quede’ lana aurkeztu du ‘La Furia’rekin solastuz

0
2207

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren inguruko ekitaldi irekia egin da, Emakume Txokoak antolatuta. Varela Urrestizalaren liburu berriak berak pairatutako indarkeria matxisten lekukotzak ematen ditu, besteak beste.

Solasaldi irekia atzo arratsaldean egin zen Kulturateko areto nagusian, Emakume Txokoaren langileek aurkeztuta.

Nerea Loron Diaz musikariak Irantzu Varela kazetari eta komikoarekin solastu zuen, eta liburuaren hitzaurrea errezitatu zuen:

“Me muero del asco y de la rabia de pensar que lo permití
Que aguanté
Que me callé
Que me lo creí
Que pensé que era yo la que estaba mal
Que pensé que me podían arreglar”

“Me muero del asco y de la rabia de contar los años que me robaron
De todo lo que no bailé
De todo lo que no follé
De todo lo que no comí
De todo lo que no luché
De todo lo que me quedé”

“Resucito del asco y de la rabia de saber que sobre la mierda de eso me he construido,
Que soy una titana de mierda y cenizas que no tiene miedo,
Porque nada es peor”.

“Resucito
Asco y rabia
Titana
Mierda y cenizas”

“Resucito
Titana”

Liburuaren egileak partekatu zuen “haurtzarotik izu bat dagoela, ‘behar bezalakoa’ ez izateari izua, ‘neska normal bat’ edota ‘neska’ bat ez izateari izua”.

Alabaina, “egun batean ohartzen zara beldurtu zaituela ‘behar bezalakoa ez’ izatearen zigorrak. Baina konturatzen zara ere zigor hori ordaintzeko prest zaudela”.

“Gainera, zigor hori askoz txikiagoa da norbera den modukoa bezalakoa izateak eragiten duen zoriontasuna baino”.

“Nire bizitza posible da, nahiz eta gu [emakumeok] txikitatik beldurretan eraikitzen gaituzten”.

‘Lo que quede’ liburua eskuratzeko klikatu hemen

Aurrera begira, abenduaren 12an, aurkezpen berri bat izango da, Emakume Txokoko Irakurketa Feministen taldearen eskutik:

‘Huaco retrato’ eta ‘Atusparia’ liburuen egilearekin, Gabriela Wiener Bravorekin, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan eta 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen