La Excavadora taldeak Kooltur Ostegunak ekimena irekiko du

0
537

Testua: Kooltur Ekintza. Argazkia: La Excavadora.

Ostegun honetan, urriak 7, bueltan datoz Kooltur Ostegunak, Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan. Denboraldi berria hasteko arduraduna La Excavadora talde arabarra izango da. Talde berri samarra da, baina eskarmentu dezenteko musikariek osatutakoa: hain zuzen ere, La Polla, Gatillazo, Sumision City Blues eta beste talde batzuetako kideak daude tartean.

Oso kaletarra da eskaintzen duten proposamena: rockeroa, punkya tamainan eta lagun artean garitoetan abesteko moduko hitz gordin eta egiazkoekin. Eskabadora hartuta izan ginena eta rockak izan zuen giroa eta bizitasuna berreskuratzeko asmotan dabiltza, astoak bezala, aurrera bakarrik begiratuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen