La Dramatica Errante konpainiak ‘Altsasu’ antzezlana aurkeztuko du gaur Amaia antzokian

0
584

Gaur arratsaldean, 19:30etan, Amaia Udal Antzokian ‘Altsasu’ antzezlana taularatuko da. La Dramática Errante konpainiaren ikuskizun honek zalantzan jartzen du Espainiako Justiziaren funtzionamendua Altsasuko (Nafarroa) zortzi bizilagunen epaiketaren eta zigorraren kasuan, 2016an udalerri horretako taberna batean bi guardia zibili taldean eraso egin izana egotzita.


María Goirizelaya da obraren zuzendaria eta testuaren egilea, Ane Pikaza aktorearekin. Egoitz Sanchezek eta Ane Pikazak eta Nagore Gonzálaezek eta Aitor Borobiak antzeztutako antzezlanak eszenografia soila du, Eider Ibarrondo eta Isabel Acostaren eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen