la Caixa-ren “klausula abusiboak” salatuko dira bihar sukurtsal parean

0
801

Kartela eta beheko testua: Elkarretaratzearen antolakuntza.

Duela hilabete batzutatik, Apendizes kaleko, La Caixaren jabetzako blokeko bizilagunok, La Caixaren aurka batzen eta antolatzen hasi gara arrazoi desberdinegaitik:

  1. Klausula abusiboak ezarri dizkigute alkilerretako kontratuetan, bertan, guri ez dagozkigun gastuak ordaindu behar izatea derrigortzen gaituzte, hala nola OHZ-ren ordainketa eta/edo La Caixarekin aseguru bat sinatzeko betebeharra ezartzen digute.
  2. Eraikinean mantentze lan eza nabaria da, paretetan pitzadurak, garajeko atea hilabeteak eman ditu apurtuta… hori dela eta gune komunen kontserbazio egoera oso exkasa da; nahiz eta hilabetero La Caixari mantenu zerbitzu bat ordaindu, ez dugu oraindik ikusi mantenu zerbitzu horren lanik.
  3. La Caixa ez dago prest etxebizitzen bizigarritasunerako beharrezkoak diren objektuak konpontzera, hala nola galdarak izorratzen direnean, erabilpen hutsagatik, guk, bizilagunok ordaintzera derrigortzen gaitu La Caixak.

Aipatutako guztiaren aurrean, bizilagunok elkarretaratze bat antolatu dugu abenduaren 19an, 19:30ean, Garibai Etorbideko La Caixaren sukurtsalaren aurrean. Batu borrokara!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen