“La Bohéme” opera eskainiko du Ozenki elkarteak ostegun honetan

0
2651

Kartela: Ozenki elkartea.

Arrasateko elkarte lirikoak antolatuta, martxoaren 19an eskainiko da aforoa beteta arratsaldeko 19:00etan.

Opera 2001 konpainiak taularatuko du Massy (Paris) operarekin elkarlanean, eta Martin Mázik esloveniarra zuzendaritza musikalaz arduratzen da, Aquiles Machado zuzendaritza eszenikoaz.

Ahots nagusiak David Baños tenorea eta Irina Stopina sopranoa izango dira, abeslari ugariren eta koruaren laguntza izango dute.

Amaia Antzokiko eszenatokia 1830eko Parisen girotuko da, bertako auzo latinoan eta orduko giro artistiko zein bohemioa islatuz.

Giacomo Pucciniren obra honek kontatzen du Mimi eta Rodolforen, zein Musetta eta Marcelloren arteko amodio “bohemio”, prekario eta gorabeheratsuak. Konposatzaile italiarraren lan maitatuenetako eta gehien taularatuetako bat dugu.

Emanaldia 4 ekinaldiz osatuta dago, eta denera 2 ordu eta erdi iraungo du, Amaia Antzokiko ateak ordu erdi lehenago irekiko direlarik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen