Kuttunek Monterron liluratu du folk doinuekin

0
2677

Gaur arratsaldean, 19:30ean, Monterron parkeak folk doinuz bete da Kuttune taldearen eskutik. Doinuen aniztasuna eta ahotsen harmonia uztartuz, giro berezia sortu dute ikusleen gozamenerako.

Kontzertura jende asko hurbildu da, eta bertaratutakoek taldearen zuzeneko indarra eta berezko estiloa gertutik bizitzeko aukera izan dute. Saioan zehar denetariko abestiak jo dituzte, euren ohiko errepertorioaren eta folk tradizionalaren artean ibiliz. Emanaldiak une berezi bat ere izan du, Kuttunek bere disko berriko abesti bat lehen aldiz aurkeztu du zuzenean, ikusleen txaloak jasoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen