Kuadrillen Arteko Santamas Krosa eguerdiz jokatuko da; izen-ematea zabalik

0
1515

Beheko testua eta argazki historikoa: Arrasate Atletiko Taldea.

ARRASATE ATLETIKO TALDEAK datorren abenduaren 17rako, igandea, Kuadrillen Arteko XLV. Santamas Krosa – XX. Enrike Kabiketa memoriala antolatu du.

16 urtetik gorako atletek parte hartu ahal izango dute proba honetan. Kuadrillen arteko probak eskualde-izaera izango du, eta Debagoieneko kuadrillek baino ezin izango dute saria eskuratu. Izena emateko bi aukera daude: taldearen webgunean www.arrasateatletiko.com abenduaren 1etik 15era, edota probaren egunean bertan, Biteri plazan.

Dortsalak Biteri plazan banatuko dira, izena emateko kuota ordaindu ondoren.

Proba eguerdiko 12:30ean hasiko da, eta lehenago maila txikiagoetako probak jokatuko dira, maila indibidualean eta tokiko izaeraz.

KUADRILLEN ARTEKO PROBAREN ARAUTEGIA

1.- Koadrilen araberako sailkapenari dagokionez, kuadrilla bakoitzeko lehen lau sailkatuek puntuatuko dute, eta proban lortutako puntuak gehituko zaizkie.

2.- Kuadrillen, gizonezko, emakumezko eta mistoen araberako sailkapenak egongo dira. Kuadrilla bakoitzeko lehen lau sailkatuak puntuatuko dute, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Kuadrilla mistoen sailkapenean, berriz, kuadrillako lehenengo bi mutilek eta lehenengo bi neskek puntuatuko dute.

3.- Lortutako lau postuen batuketan, puntuazio gutxien lortzen duen kuadrillak irabaziko du proba.

4.- Bi kuadrilla edo gehiagoren sailkapenean berdinketa egonez gero, kuadrilla horietako laugarren sailkatuaren sailkapenik onena hartuko da kontuan.

5.- Kuadrillen arteko proba hau 16 urtetik gorakoentzat baino ez da, eta Debagoieneko kuadrillek bakarrik izango dute saria jasotzeko aukera.

6.- Izena emateko prezioa 10 eurokoa da.

7.- Irteera eta helmuga Garibai Etorbidean egongo dira.

8.- Hauek dira proba honetan emango diren sariak:

MAILA INDIBIDUALEAN

Irabazleari garaikurra
Lehen emakume sailkatuari garaikurra

KUADRILLEN MAILAN

GIZONEZKOAN

1.- BILDOTS BAT
2.- LAU UNTXI
3.- BOST OILASKO

EMAKUMEZKOAN

1.- BILDOTS BAT
2.- LAU UNTXI
3.- BOST OILASKO

MISTOAN

1.- BILDOTS BAT
2.- LAU UNTXI
3.- BOST OILASKO

Sari banaketa 13:30ean izango da, Biteri plazan.

IBILBIDEA

SANTO TOMAS KROSAREN IBILBIDEA

Itzuli txiki bat eta bi handi, guztira 6 km egiteko.

ITZULI TXIKIA (behin bakarrik, irteeran)

  • GARIBAI ETORBIDEA (Parking-aren irteeran) (IRTEERA)
  • GARIBAI ETORBIDEA
  • GARIBAI ETORBIDEA (bidegorritik atari-zenbakien goranzko noranzkoan)
  • MAALAKO BIRIBILGUNEA
  • GIPUZKOA ETORBIDEA
  • ELMAKO BIRIBILGUNEA (bira 180º)
  • GIPUZKOA ETORBIDEA
  • MAALAKO BIRIBILGUNEA (atletek ez dute biribilgunea joko, ibilgailuen irteeratik igoko dira)
  • GARIBAI ETORBIDEA (eskuinera biratu, atari-zenbakien beheranzko noranzkoan)
  • GARIBAI ETORBIDEA (irteera-helmuga)

ITZULI HANDIA (bi buelta)

  • GARIBAI ETORBIDEA
  • GARIBAI ETORBIDEA ABAROA (bira 180º)
  • GARIBAI ETORBIDEA (bidegorritik)
  • MAALAKO BIRIBILGUNEA
  • GIPUZKOA ETORBIDEA
  • GELMAKO BIRIBILGUNEA
  • GIPUZKOA ETORBIDEA
  • MAALAKO BIRIBILGUNEA
  • MAALAKO ERRABALA (atari-zenbakien beheranzko noranzkoan).
  • PORTALOIA
  • SEBERO ALTUBE
  • OLARTE
  • ARBOLAPETA (bira 360º)
  • OLARTE
  • SEBERO ALTUBE
  • PORTALOIA
  • ERDIKO KALEA
  • ARRASATE PASEALEKUA
  • ZERKAOSTETA
  • BITERI PLAZA
  • BITERI PLAZA 6
  • MAALAKO ERRABALA (eskumetara bira, atari-zenbakien goranzko noranzkoan)
  • MAALAKO BIRIBILGUNEA (atletek ez dute biribilgunea joko, ibilgailuen irteeratik igoko dira)
  • GARIBAI ETORBIDEA (eskumetara bira, atari-zenbakien beheranzko noranzkoan)
  • GARIBAI ETORBIDEA- HELMUGA

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen