Krešimir Lulić kroaziarrak irabazi du Arrasate Hiria Akordeoi Txapelketa

0
386

Txapeldunordea Li Cong txinatarra izan da, eta hirugarren postua Vladimir Stupnikov errrusiarrarentzat izan da. SUDCen parte-hartzaile jatorrenari saria Tobiasz Urbaniak poloniarrarentzat.

Bi lehiaketen sari banaketa ospatu da gaur Amaian: estatu ezberdinetako akordeoilariak lehiatzen diren ‘Arrasate Hiria’ txapelketa, eta estatuko akordeoilariak lehiatzen diren Gipuzkoako Txapelketa.

Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, Julen Murga nagusitu da senior kategorian, Naroa Otamendi juniorretan eta Itsaso Lahera infantiletan. Hauspoz elkarteak antolatutako ekitaldi honetan ere, Garazi Etxaburuk dantza taularatu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen