Kplay eta Aiarza izan dira Hamalau tabernako Tourreko porrako garaileak

0
4263

Hamalau tabernak gaur banatu ditu Frantziako Tourreko porrako sariak. Aurtengo edizioak amaiera berezia izan du, izan ere, lehen postuan berdinketa izan da eta lehen bi sariak partekatu egin dituzte.

Kplay eta Aiarza izan dira garaileak, eta 1. eta 2. sariak partekatu dituzte. Bi sarien zenbatekoa, guztira, 2.486 eurokoa izan da.

Hirugarren saria ere Aiarzarentzat izan da. Aiarza 2 izenarekin parte hartu duen apustuak hirugarren postua lortu du, eta 960 euroko saria eskuratu du. Horrela, podiumeko hiru postuetatik bi bereganatu ditu.

Bestalde, 10. saria ere partekatua izan da. GUM eta Bakio berdinduta sailkatu dira, eta 192 euroko saria banatu dute. Antolatzaileen arabera, 10. postuko berdinketa lehen aldiz gertatu da porraren historian.

Azken sailkapena honela geratu da:

1.- Kplay eta Aiarza (1. eta 2. sariak partekatuta)
3.- Aiarza 2
4.- Iñakis
5.- Juliber
6.- Iñakis 3
7.- Lavacoches
8.- Herri Gain
9.- Putos Gringos
10.- GUM eta Bakio (saria partekatuta)

Horrez gain, Bueltaka, Txipiron 2 eta Turmineitor izan dira sarituak, eta ardo botila bana jaso dute.

1 eta 2. sarituak

3. saritua

4. saritua

5. saritua

6. saritua

7. saritua

8. saritua

9. saritua

10. sarituak

Ardau botilen irabazleak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen