Kotxe bat errepidetik irten da saihesbidean

0
1540
ezbehar

Honda Accord batek izan du ezbeharra, eta kotxe-ilara batzuk izan diren arren, ez da zauriturik egon.

Gaueko 20:10ak aldera ospitalearen inguruko saihesbidearen tramuan, Honda Accord bat errepidetik irten da.

Gidariak ez du zauririk izan, eta Ertzaintzak trafikoari bidea txandaka eman dion arren, kotxe ilara batzuk sortu dira.

Errepideetako Mantenimendu Zerbitzuko langileek errepidea txukundu dute, eta trafikoa normaltasunera itzuli da gaueko 22:00ak aldera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen