Irudiak: Ekin Emakumeak.
Grabatu ikastaroa hastapenekoa izango da eta Helena Azkarragaurizarrek emango du. “Artelanak ezagutuz, jakintzak elkarbanatuz eta irudiak sortzeko modua praktikara eramanez lan egingo dugu”.
Saioak otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Erabiltzeko materiala ikastaroan emango da. Ikastaroaren salneurria: 70 € eta bazkideentzat 65 €.

Izen-ematea: emakumeak @ekinemakumeak.eus emailean, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoetan, edo Pablo Uranga kaleko 4 behean.
Kosmetika natuaralaren inguruko ikastaroari dagokionez, irakaslea Ekoudalatx izango da eta zenbait produktu egingo dira:
“Senda belar desberdinekin aurpegiko krema, hortzetako pasta, gorputz krema eta masajerako kandelak egingo ditugu”.
Saioak otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an izango dira, asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroaren salneurria: 100 € eta bazkideentzat 95 €.
Izen-ematea: emakumeak @ekinemakumeak.eus emailean, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoetan, edo Pablo Uranga kaleko 4 behean.
