Korrika Arrasateko ondoko kaleetan izango da

0
3260

Debagoieneko Korrika Batzordeak ezagutzera eman du Korrikak zein kale, etorbide eta errepidetatik igaroko den. Korrikaren APPean ere informazioa aurkitu dezakezu.

Beheko planoak: Korrika Batzordea – Google Maps.

Aretxabaletatik Mugarrittera iritsiko da, eta Arrasate-Aretxabaleta errepidea egingo du, Arrasaterako norankoan.

Hau da, Fagor Arrasateren aurrealdetik igaroko da, eta Takoloko biribilean San Andresko Alfonso VIII etorbidea hartuko du. Hau da, ez du Araba etorbidea hartuko.

Gipuzkoako Foruen plazako biribilean (Bolintxoko biribilean) Gazteluondorantz igoko da, hots, ez da Zarugalderantz bideratuko.

Korrika Arrasate pasealekutik igaroko da, hau da, Gaztelupeko azpialdetik igaroko da, eta ondoren Iturriotz kalean sartuko da.

Iturriotzen kalean behera egingo du eta Portaloira iritsiko da, eta ondoren Maalako errebala hartuko du, Maalako biribilera bertaratzeko.

Hortik aurrera, Gipuzkoa etorbidea alderik alde igaroko du, eta horrek esan gura du Musakola auzoa Gipuzkoa etorbidetik igaroko duela.

San Isidro pasatu ondoren, Hiper Eroski parean, Bergararako errepide hartuko du.

Kataide industrialdea barrutik igaroko du, eta ondoren Bergararako errepidea hartuko du berriro.

Ondoren, berriro Bergararako errepidea hartuko du, eta Epeleko biribiletik igoroko da. Aurrerago Ekiola paretik igaroko da.

Ondoren, Elorregiraino jarraituko du eta San Prudentzion Oñatin sartuko da, eta aurrera jarraituko du Baionarantz.

Informazio zabalagoa hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen