Kontzientzia Elkartearen lehen saio informatiboa egingo da ostiralean Kulturaten

1
1043

Argazkia eta kartelak: Kontzienzia Elkartea.

Kontzientzia Elkartea aurkeztuko da urriaren 22an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan. Sortzaileek azaldu duten bezala, bere helburua “kontzientziaren esnatze prozesuan elkar laguntzeko komunitatea sortzea eta gorputza, burua eta arimarentzat ekintza integratzaileak antolatzea da.”

Elkartean bi modutara hartu ahal izango da parte, jardueretako bazkide gisa, eta antolatzen diren jardueretan parte hartzeko eta aretoak erreserbatzeko aukera izango da, beren jarduerak, hitzaldiak, ikastaroak, etab. Antolatzeko. Edo, era berean, guneko bazkide giza, aipatutako guztiaz gain, giltza propioa eta espazio erreserbatu baterako sarbidea izango dute.

Informazio gehiago: Kontzientzia.zentroa@gmail.com emailean edo 617 242 995 telefonoan.ç

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen