Kontzientzia Elkartea aurkeztu dute gaur arratsaldean Kulturaten

    0
    762

    Kontzientzia Elkartea aurkeztu dute gaur arratsaldean Jokin Zaitegi Kulturateko gelan. 2020 osoan zehar elkartea martxan jartzeko izapideak egin dituzte, eta duela gutxi Uribarri kalean lokal bat alokatu dute. Lokal horretan hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, etab. Egingo dituzten ekintzak ez dituzte guztiz zehaztuta, batez ere elkarte inklusiboa izatea nahi dutelako, non mundu guztiak tokia izango duen.

    Elkartearen helburu nagusiak hauek dira:

    • “Antzeko interesak dituen komunitate bat sortzea, non gu ulertuta sentituko garen.
    • Ongizate eta garapen pertsonalerako ezagutzak eta tresnak eskuratzen laguntzea, elkarri lagunduz kontzientzia esnatzeko prozesuan.
    • Gurearen antzeko proiektuak dituzten bideratzaileak, elkarteak, eskolak eta/edo ikastetxeak ikusaraztea.
    • Eta elkartea zabaltzea, ikastetxe-sare bat sortuz.”

    Arratsaldeko aurkezpenean azaldu dutenez, “komunitateaz eta partekatzen den espazioaz gozatzea da helburua. Kontzientzia Zentroa gizarte espiritual, holistiko eta integrala izango litzateke.”

    Elkartearen funtzionamenduari buruz azaldu dutenez, “bazkide bakoitzak bere giltza izango du, batzar orokorrean parte hartuko du, antolatzen diren jardueretan parte hartuko du eta, gainera, gela bat gordeko du gizakia gorputz, buru eta arimaren batura gisa ulertuko duten jarduera integratiboak egiteko.”

    Elkartean bi modutara hartu ahal izango da parte, jardueretako bazkide gisa, eta antolatzen diren jardueretan parte hartzeko eta aretoak erreserbatzeko aukera izango da, beren jarduerak, hitzaldiak, ikastaroak, etab. Antolatzeko. Edo, era berean, guneko bazkide giza, aipatutako guztiaz gain, giltza propioa eta espazio erreserbatu baterako sarbidea izango dute.

    Informazio gehiago: Kontzientzia.zentroa@gmail.com emailean edo 617 242 995 telefonoan.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen