Kontzezino kaleko garaje batean sutea piztu da

0
1167

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizaldeko 5:00ak aldera dei bat jaso dute Kontzezino kaleko garaje batean sute bat piztu dela ohartarazteko. Garaje komunitarioan zeuden bizikleta batzuek su hartu dute, eta ez dute baztertzen sutea nahita piztu izana. Zortzi metro karratuko gune bat erre da. Hasiera batean sua itzaltzen saiatu dira, baina azkenean Zubillagako eta Legazpiko suhiltzaileek bertaratu behar izan dute. Ez da zauriturik egon.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen