Kontzertu bizia eskaini dute Nhil eta Swing Tronics taldeek

0
539

Debagoieneko taldeak aurten bere lehen diskoa plazaratu du, ‘Aztarnak’ izenekoa. Taldekideen artean Lia Garaik (saxofoia) edota Aitor Ruiz de Austrik (tronboia) dihardute.

Nhil boskoteak pop, funk eta rocka uztartzen dituzte, eta euren 6 abesti propioez gain, Berri Txarrak taldearen ‘Maravillas’ abestiaren bertsio bat eskaintzen dute.

Bere kontzertuak txalo beroak jaso zituen Amaian, eta ostean Swing Tronics taldea taularatu zen, erritmo bizi eta dantzagarriak eskainiz.

Kontzertua Udaleko Kultura Sailak antolatu zuen, Udazabal programaren baitan, koronabirusaren aurkako neurriak hartuta. Hona hemen atzoko kontzertuko irudi batzuk:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen