Kontseilu Sozialistak ekitaldi bereziak antolatu ditu Etxabe eta Agirreren omenez

0
1469

Urrian 50 urte beteko dira Guardia Zibilak Iñaki Etxabe eta German Agirre hil zituela. Euren memoria bizirik mantentzeko eta gertatutakoa salatzeko asmoz, Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak ekitaldi eta solasaldi bereziak antolatu ditu Arrasaten.

  • Urriak 12, 12:00etan: Omenaldia Kanpazarren. Euria eginez gero, ekitaldia Biterin egingo da.
  • Urriak 17, 18:30ean: Solasaldia Kulturateko areto nagusian, “Errepresio politikoa aztergai” izenburupean. Bertan parte hartuko dute ENAMeko militante ohi batek eta MSko militante batek.

Ekimen honen bidez, “Soilik iraultzak egingo die justizia” lemapean, antolatzaileek azpimarratu nahi dute errepresioaren aurkako borroka eta memoria historikoa ezinbestekoak direla justizia sozialaren eta askapen prozesuaren bidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen