“Kontrol burokratiko eta poliziala” salatu ditu Etxebizitza Sindikatuak

0
507

Beheko testua, bideoa eta argazkia: DBES.

Azken hilabetean, Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatutik salatu dugu hainbat kasutan jakin dugula Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) bezalako laguntzak jasotzen dituzten pertsonen etxeetara polizia bidali izan duela. Oinarrizko eskubideen urraketa nabarmena salatzen dugu, hala nola intimitaterako eskubidea edo etxeen miaketek aldez aurretik behar duten jakinarazpenarena. Hori gabe, etxearen bortxaezintasuna hautsiko litzateke.

Gertaera horiek salatzeko, baina baita Eusko Jaurlaritzak berriki onartu duen DBEren erreformaren ondorioz egingo diren aldaketak adierazteko ere, gaur goizean Eibarko Lanbideren bulegoetan kontzentratu gara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen