Kontralde, Bacon Maiden, Zigor Dz-Xabi Solano,… ariko dira Iratin

0
869

Ferreriasko taberna-topalekuak abenduko egitaraua jakitera eman du, bertan Helena Azkarragaurizarren erakusketa ikusgai/gogoetagai dela.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Irati.

Aurreko zapatuan hasi zen egitaraua, Bartzelonako The Mothercrow taldearekin, 60. eta 70. hamarkadetako rocka eskainiz.

Gaurtik, abenduaren 6tik abenduaren 10era PintxaDA! irekia izango da, hau da, “ekarri zure binilo diska edota CD berria Iratin pintxatzeko”. Ildo honetan, gogoratzekoa da egunotan zabalik dagoela Durangoko Azoka.

Abenduaren 16an, zapatua, punk-rock jaialdia izango da 22:00etan Torazinas eta Coca D’Anxova taldeekin.

Santamas Feria egunean, abenduak 21, Zigor DZ eta Xabi Solano Maiza bertan ariko dira 20:00etan, biak ala biak, Esne Beltzako kide.

Biharamunean, abenduaren 23an, Arrasateko talde baten txanda izango da: Kontraldek disko berria aurkezten jarraituko du ‘etxean’.

Abenduaren 24an egitarauak ez du atsedenik hartuko, eta dj-ekin Gabon gau jaia ospatuko da gauerdiko 24:00etatik.

Abenduaren 29an ere Arrasateko beste proposamen batek zuzenekoa emango du Iratin, Bacon Maiden, gaueko 23:00etan.

Azkenik, abenduaren 30ean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da arratsaldeko 15:30ean hasita.

Gogoratu ere bertan zabalik dela Helena Azkarragaurizar Jauregi ilustratzaile arrasatearraren erakusketa: ‘Txakur guztiei’.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen