Mondraberrik aterpeen inguruan galdetu dio Udalari, eta honek azaldu du aterpeak “erabilera publikoko zortasuna” duen arren, “7, 9, 11, 13 eta 15 etxebizitza blokeetan jabetzakoa da”. Bizilagunek eskatu dute aterpearen erabilera “hitzarmen baten bidez arautzea”.
Kontzeziñoko atzealdean, Arrasate Pasealekuko aldean, hesiak jartzen ari dira bertako arkupeetan, eta Mondraberrik gai honen inguruan galdetu dio Udalari.
Udalak gaur azaldu duenez aterpearen gunea “ez da espazio publikoa, pribatua baizik, 7, 9, 11, 13 eta 15 etxebizitza blokeen jabetzakoa”.
Hain zuzen, blokeen euren “espazio komunak dira, Bergarako jabetza erregistroan agertzen den lez”. Bertako komunitateek kexak aurkeztu dituzte erabiltzaile askok eragindako zaraten, zikinkeriaren,… ondorioz.
Halaber, komunitateek Udalari eskatu izan diote arkupeen erabilera “hitzarmen baten bitartez arautzea eta ordutegi bat ezartzea publikora zabaltzeko”, Udalak adierazi duenez.
Era berean, gehitu du bizilagunek planteatu dutela arkupeek “publikoarentzat zabalik izatea goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:30era”.