Kolonbiako paramilitarismoaren gaineko hitzaldia egingo da Iratin

0
587

Kartela: Antolakuntza.

Ekitaldiko hizlaria Francisco Javier Toloza Fuentes izango da, kolonbiar politologo, soziologo, irakasle eta gizarte-ekintzaile, baita “Voces de Paz y Reconciliación” talde politikoko kide ere.

“Martxa Patriotiko”aren nazioarteko koordinatzaile gisa, gizarte-borroken eta erakunde politikoen gaietan aditua da. Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko irakasle.

Hitzaldia otsailaren 1ean izango da, osteguna, arratsaldeko 18:30ean Irati topalekuan. Antolatzaileak: Jorge Adolfo Freytter Romero elkartea, Herriok Harro! eta Irati taberna-topalekua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen