Kirol-hezitzaile lanpostua eskaintzen du Leintz Eskola Kirolak

0
896

Leintz Eskola Kirolak hezitzaileak behar ditu, eta horretarako irailaren 20an bilera informatiboa eta irekia egingo du arratsaldeko 17:00etan  Kulturaten.

Izengaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

  • 18 urtetik gorakoa izatea
  • Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea
  • Entrenatzailea edo/eta begirale titulua izatea
  • EGA edo baliokidea izatea

Bilera informatzaile eta irekia datorren asteartean (irailaren 20an) izango da, arratsaldeko 17:00etan, Kulturateko areto nagusian.

 LEK elkarteak azpimarratu du izengaiek bileran parte hartzearen garrantzia:

“LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailearen lanaren gaineko irizpideak edo baldintzak azalduko dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen