Kirol-hezitzaile lanpostua eskaintzen du Leintz Eskola Kirolak

0
540

Leintz Eskola Kirolak hezitzaile bat behar du, eta horretarako asteazken honetan bilera informatiboa eta irekia egingo du izengaiekin Kulturaten.

Kartela: LEK

Izengaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

  • 18 urtetik gorakoa izatea
  • Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea
  • Entrenatzailea edo/eta begirale titulua izatea
  • EGA edo baliokidea izatea

Bilera informatzaile eta irekia asteazken honetan (irailaren 15ean) izango da, arratsaldeko 17:00etan, Kulturateko areto nagusian.

Asistentzia baieztatzea ezinbestekoa da, lek@athlon.eus helbidera mezu bat bidaliz. LEK elkarteak azpimarratu du izengaiek bileran parte hartzearen garrantzia:

“LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailearen lanaren gaineko irizpideak edo baldintzak azalduko dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen