Desfilea bukatu ondoren, Asterix eta bere lagunek aurtengo Inauterietako sariak banatu dituzte. Kin Jon Un eta bere korearrek irabazi dute koadrila onenaren saria. Plaka eta urdaiazpikoa irabazteaz gain, 2021eko inauteriak antolatzeko ohorea izango dute. Beste lau sari banatu dituzte eguerdian:
Plaka eta urdaiazpikoa irabazteaz gain, 2021eko inauteriak antolatzeko ohorea izango dute.

Neska bakarlaria(aurten bikote bat izan da):
First Date: Hiart Maortua eta Maider Arregi

Mutil bakarlaria:
Tanborrada: Gorka Iraola

Karroza onena:
Erdi Aroa Eneko Galdos eta Eider Iria

Kuadrilla gazte onena:
Castellers: Lasede kuadrilla, Julene Sarabia eta Andrea Petite

Koadrila onena:
Ipar Korea: Harristi eta Iker Agirre
Arratsaldean zehar Taberna onenaren saria emango da.