Kepa Arkauz atxilotzea “sufriarazle eta mendekuzkoa” dela salatu du Sarek

0
3417

Sare Arrasatek eskertu du arrasatear gazteak “azken urteotan emandako laguntza ordainezina”, “beti izan dugu bidelagun nekaezina. Eutsi Kepa!! Besarkada estu-estua etxekoei!”. Bilkura jendetsuak ere gaitzetsi ditu Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaioren aurkako atxilotzeak.

Sare Arrasatek gaitzetsi du gaurko atxiloketa “iraganera lotutako gertakaria dela, sufrimendua sortu eta mendekatzea baino helburu ez duen gertakaria”.

Gainera, hiru atxiloketak “inongo azalpen eta zitaziorik gabe” egin dira. Sarek gogoratu du Kepa Arkauzek eta Ekhiñe Eizagirrek kondena betea dutela frantziar espetxeetan. Baita Imanol Jaio erbestetik orain 3 urte itzuli zela ere.

Atxiloketak “bakearen eta konponbidearen bidean atzerapauso argiak dira”, “iraganean ainguratutako justizia baten jokabidea islatzen du eta euskal jendarteak adierazitako konponbide nahia zapuztera dator”.

Sarek hitzeman du preso eta iheslari politikoen “etxeratze prozesua abian jarri eta muturreraino eraman artean lanean jarraituko dugu”.

Bidenabar, Sare Arrasatek eskertu du Kepa Arkauzek “azken urteotan emandako laguntza ordainezina”, “beti izan dugu bidelagun nekaezina. Eutsi Kepa!! Besarkada estu-estua etxekoei!”.

Hitz horiek plazan adieraztean, herritarrek txaloaldi luzea eskaini diote Kepa Arkauzen senideei. Bihar mobilizazio berri bat egingo da Seber Altuben 19:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen