‘Karpeta urdinak’ dokumentala torturari buruzko dokumentu gogorra

0
938

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Arrasateko Udalaren eta Basque Childrenen laguntzarekin, antolatutako ‘Egiaren topaketak’ ekimenaren barruan, ‘Karpeta urdinak’ dokumentala eskaini du Juan Arzamendi Musika Etxean. Dokumentalaren aurkezpenean Juan Ramon Garai Intxorta 1937 elkarteko kidea eta Ander Iriarte dokumentalaren egilea egon dira.

Iriartek Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan egindako ‘Euskadiko 1960-2014 aldiko torturari eta tratu txarrei buruzko ikerketa-proiektua’ hartu du oinarri. Ikerketa honetan argitaratutako emaitzek izututa, proiektuan parte hartu zuten medikuntzan, psikologian, psikiatrian eta abokatutzan aritutako pertsonekin elkartuko da berriro, “tortura psikologikoa”, “Istanbulgo Protokoloa” edo “hurbilketa estatistikoa” bezalako kontzeptuak irakasten baitizkiote eta ipar globaleko torturaren errealitatea.

Dokumentalak, Euskal Gobernuaren Kultura saila eta Gogora Institutuaren babesa dauka, eta gainera berezko balio kultural eta zinematografikoa dakartza. Besteak beste, “Donostiako Zinemaldia”, Amsterdameko “IDFA Jaialdia”, edota Biarritzeko “FIPADOC”en aukeratu eta lehiatu da, eta 2022ko “Argia Saria” eta “Jon Arretxe Saria”k eta Madrilen Publikoaren sariak jaso ditu.

Aurkezpenean Garaik gogorarazi duenez, “87 urte ondoren gure aitona-amonen salatariek eta hiltzaileek ez dute egindakoa aitortu, horregatik ez digute inoiz barkamenik eskatu. Torturatzaileekin beste horrenbeste gertatzen da, ez dute inoiz aitortu torturatzen zutela.” Azpimarratu duenez, Arrasaten, Argituz txostenaren arabera, “404 pertsona atxilotu zituzten, eta horietatik 116 torturatu, baina gehiago dira basatiki torturatu zituztenak eta liburuan agertzen ez direnak.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen