Kantu-poteoarekin eta triki doinuekin agurtuko du Musakolak 2025a

0
3887

Argazkia: MB artxiboa.

Izan ere, ohiko kantu-poteoa 18:45ean abiatuko da eta, Gabon kantuak jendartean zabalduz, tabernarik taberna ibiliko da:

Beverly, Estrella, Iluna, Jey Juliver, Basilio, Jubilatuak eta Meneta izango da ibilbidea, Musakolako Jai Batzordearen eskutik.

Ordu beretsuan, eta arratsaldeko 19:00etan abiatuta, Arrasateko Trikitixa Eskolak kalejira aurrera eramango du. Hortaz, zer abestua, dantzatua eta gozatua izango dira Gabon-zaharreko atsaldean.

Gora umore ona!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen