Artxiboko argazkia eta beheko testua: Arrasateko Udala.
Euri aurreikuspena dela eta, gaur Herriko Plazan egitekoa zen Kantu Afaria, Uarkape Frontoian egingo da.
500 lagunentzako mahai eta aulkiak izango dira bertan, guztiak izen-emate bitartez erreserbatuak eta agortuak. Dena den, harmailetan 200 pertsona arteko eserlekuak ere libre egongo dira nahi duenarentzat.
Afaria Sei Pistols eta Trabuko Bat taldeak girotuko du, 21:30etik hasita.




