Auzo-otordu gehiago ere izango dira maiatzaren 8 eta 9an, Jai Batzordearen eskutik. Aurtengo jaiak Realaren Kopako finalaren ondorioz atzeratu dira, baina aurten ere ospatu ospatuko dira. Hona hemen egitaraua bere osotasunean.
Argazkia: MB artxiboa.
Maiatzak 8, ostirala
18:30ean V. Col d’Altamira txirrindularitza igoera
19:00etan auzo-tabernaren irekiera
19:00etan Nazioarteko II. Ping-Pong eta hiruko txapelketa
21:00etan kantu-afari musikatua plazatxoan: Amaiur & Garazi
Maiatzak 9, larunbata
10:00etan Sirena & Yoga, Arrasate Yoga Elkartean
11:00etan auzo-tabernaren berrirekiera. Patata tortilla lehiaketa Zuk Ein Guk Jan (osagaiak antolakuntzaren kontu, zartakina parte-hartzaileek eraman behar dute). Gaztetxoendako jolasak
13:15ean euskal dantzak
15:00etan bazkaria Herri-Gain elkartean. Tiketak Altamirako Albaitaritzan erosgai
18:00etan marrazki lehiaketa eta ume-tailerrak
18:30ean txantxiku-jolas txapelketa 18 urtetik gorakoentzat. Txokolatada
19:30ean disko festa: DJ Txintxurreta
21:00etan Guk ein, zuk jan
Laguntzaileak: Arrasate Yoga Elkartea, Altamira Albaitaritza, Txikitxu Arrostaitz eta Udala.




